Gizaki bihurtzen gaituela? Ba, egia esan, ez dakit, denok gauza bera baldin badaukat, baina beste era batera garatuta. Baina zerbait esan beharko banu, pentsamendua litzateke, gauzak ikusteko modua. Gizaki batek ez du pentsaera edo arrazoiketa bera animali baten bezala, tigre bat izan daiteke. Bai, egia da gizaki guztiok ez dugula berdin pentsatzen, eta badaudela bat edo beste haragijaleekin geratu dena… baina, adibidez, guk ez gara basatiak beste gizaki batzuk jateko, (beno, zoro bat seguru dagoela).
Niretzat, definitzen gaituena gure ekintzak dira. Badirudi ezetz, baina ekintzek asko egiten dute pertsonengan eta asko esaten dizute nolakoa den pertsona hori, gaiztoa, ona, jatorra… eta, are gehiago, ekintza onak egiteak pertsona hobea izatea eragiten dizu, eta ziur nago askoz hobeto sentiarazten zaituela. Askotan, ez garen zerbait izan nahi dugu, eta horrek damutzera irits gaitezkeen ekintzak egitea eragiten du, eta hori guztia gertatzen da besteek gutaz pentsatzen dutela edo haiek bezalakoak izan nahi dugula pentsatuz bizi garelako, taldetik aparte ez sentitzeko…
Gizaki bihurtzen gaituen gaira itzuliz, fisikoki begi bistan konturatzen gara gorputzeko atal berak aminal bat bezala dauzkagula, baina konturatzen gara ez ditugula modu berean erabiltzen. Gure antza duen animalia bakarra tximinoa da, eta, azken finean, gatozen animaliarena da, edo hori esaten dute. Benetan, nik uste badut antza dugula, jakina, baina ez nuke jakingo esaten eboluzio horretan sinesten dudala. Ustez tximinoak eboluzionatu egin ziren eta orain garena bihurtu ziren, baina tximuak bakarrik eboluzionatu zuelako? Eta ez gainerako animaliak? Ez dakit, proba asko egin arren, nik ez dut inoiz ezer sinetsiko eta gizakiak eboluzionatzen jarraitzen badu? Etorkizunean robotak izango garela? Honaino bakarrik eboluzionatu dute? Erantzunik gabeko galdera asko dira, eta ezin digute azaldu, zientzialariek eta inork ez dakite.
