Nire ustez ez. Txikitatik erakutsi digute nolakoa den «errealitatea», baina benetan nola dakigun hori dela benetako errealitatea? Nire ustez, inork ez daki errealitatea zein den, zure egindako ekintza ez bada. Bakoitzak gauzak desberdin ikusten ditu, eta horrek pentsaera desberdina izatea dakar, eta hortik errealitate desberdina. Pentsatzen baduzue, inork ez daki zein den erantzun/egintza zuzena, uste genuena zuzena dela horrela irakatsi digutelako da, baina nork esan zuen zuzena dela, nola zekien? Niri iruditzen zait errealitatea ezin dela ulertu.
Adibidez, daltonikoek ez dute mundua gure kolore berarekin ikusten, eta horregatik deitzen diegu daltoniko, baina zuri esaten dizutena agian kolore desberdinekoa ikusten duena zu zara? Gehiengoak ez duelako beti irabazten eztabaidetan.
Horregatik, ondorio honetara iritsi naiz: errealitatea ez da existitzen, norberak bere buruan sortzen duen zerbait da, pertsona/motibo/gertakari bakoitzeko… Eta ez dago errealitate zuzenik, eta gizakiok pentsatzen duguna beti ondo egongo da, nahiz eta ados ez egotea, ez dakizu pertsona horrek zer pentsatzen duen pentsamendu hori izateko; orduan, ondo edo gaizki iruditu ahal zaizu pentsatzen duena, eta horretarako daude eztabaidak, eztabaidatzeko. Eta beste pertsona ulertzea edo ulertaraztea.
