Aske sentitzea oso sentimendu subjektiboa da; izan ere, pertsona bakoitza desberdina da eta ez ditugu gustu, pentsamendu eta abar berdinak nire ustez aske sentitzea, egitea, sortzea, lortzea… hainbeste kostatu zaizun zerbait lortzen duzunean da batez ere… Bake-sentimendu hori paregabea da, eta nik uste dut mundu guztia inoiz baino hobeto sentiarazten duela. Aske sentitzeko modu asko daude, aske senti zaitezke; adibidez: aribidean amaitzen duzunean, askatasun hori ez da berdina izango azterketa bat amaitzen duzunean edo karrera bat amaitzen duzunean…
Bideoan azaltzen duena da, bizitzan inbertitzen dugun guztia gero aske sentitzeko dela, hau da, ikasten pasatzen dugu bizitza norbait izateko eta lan egin ahal izateko, eta lan horri esker dirua irabazi ahal izateko, eta diru hori egiten ari zaren guztiaren saria da. Eta noski, diru hori nahi duzun horretan inbertitzen duzu, eta diru hori non inbertitu nahi duzun aukeratu ahal izatea da libre sentiarazten zaituena. Oso garrantzitsua den gauza bat ere esaten du: bizitzen ematen dugun denbora ezin izango dugula berreskuratu, ez erosi, ez ezer, eta ongi/aske sentiarazten gaituena denbora hori gure bizitzan inbertitzen dugun bezala dela. Horregaitik bizitza nahi duzun bezala bizi, ondo pasa eta motibatzen zaizun gauzak egin, aske sentitu eta zoriontsu izan zaitezen. Niri libre eta zoriontsu sentiarazten nauena zerua ikustea daneta zuri?

