Ados zaude esaldi honekin?: Gure kabuz pentsatzeko irakatsi gaituzte.

Nire ustez bai, oso garratzitsua da bakoitzak bere pentsamendu propioa izatea,bizitzan hainbat pentsamendu edukiko ditugu eta jakin behar ditugu nola kudeatu. Oso garrantzitsua da originala izatea eta gauzei buruz zeure iritzia izatea, zer pentsatzen duguna esango ez bagenu, adibidez une desleialetan ez ginateke bizitza honetan aurrera egingo eta nork daki nola egongo ginatekeen orain, ez dut imajinatu nahi ere. Uste dut oso garrantzitsua dela zure irizpideak edukitzea, jendearen artean nabarmentzeko, guztiok berdinak izango bagina, dena kaos bat izango litzatekeelako. Galdera nagusira itzuliz, oso garrantzitsua dela uste dut egoera bakoitzari buruz pentsatzen jakitea, ez dugu inor atzean esateko zer egin behar dugun, zer ez, nola egin … horregatik oso garrantzitsua da zure erabakiak nola hartu jakitea eta utzi alde batetik hirugarrenen pertsoneko erabakiak / pentsamenduak; adibidez, zure lagunekoak, familiekoak … izan daitezke. Horrekin ez dut esan nahi beste jendeari entzun / arreta jarri behar ez diogunik, iritzia edo aholkuak behar badituzu laguntza eskatu, baina ez duzu inoiz ahaztu behar aholkuak eman arren ez dituzula horiek erabili behar, are gutxiago pentsatu hori dela irtenbidea, entzun aholkuak eta ondoren egokien ikusten duzun moduarekin jokatu. 

Hori esanda, esan nahi dudana ondo ulertzea espero dut eta zalantzarik izanez gero, iruzkin eraikitzaileak irakurtzeko prest nago.

Deja un comentario